lunes, 17 de noviembre de 2014

"EL JABÓN"

Bueno ba, A Lana bukatuta dago baina hau bakarrik izan da gure lehen lana. Lan honen ondoren, beste hainbat lan egin behar izango ditugu batzuk besteak baino hobeto baina beti eman behar dugu gure %100-a. Gure bizitzan arazoak sortuko zaizkigu, harresiak egongo dira bidean,... horrek apurtu eta AURRERA joaten segidu behar gara!! Nahi duguna egiteko ostopatzen digunaz libratu behar gara, indarra eta gogoa jartzen badugu edozer gauza lortzeko kapazak izango gara!! Guk izan behar gara gauzak sortzen dituztenak! Ezin gara bizitzari begira egon! Bizitza sortu behar dugu! Bizitza on bat! Hau hausnarketa egiteko bideo bat besterik ez da, baina ikusterakoan, zuokin partekatu behar genuela pentsatu genuen. Hau bai bideo ona!!!

sábado, 15 de noviembre de 2014

IRAKASLE BATEN FUNTZIOAK ETA ATAZAK

Arazo batzuk izan ondoren, bigarren interesgunea bukatu dugu! Atal hau azaltzeko teoria apur batez eta hainbat adibideez baliatu gara. Aste hauek gogorrak izan dira ordu asko pasa baitugu lanean, baina azkenean A jarduerari amaiera ematea lortu dugu. Espero dugu zuentzako baliabide guzti hauek baliagarri eta onuragarriak izatea gauza berriak ikasteko!!! Hemen daukazue gure azken lana, hau egiteko baliabide desberdinak erabili ditugu; emaze, pixton eta youtube hain zuzen ere. Powered by emaze

jueves, 13 de noviembre de 2014

IRAKASLEAREN IBILBIDE PROFESIONALA

Kaixo guztioi! 5. interesgunea Powtoon baliabideaz azaltzea izan da pentsatu duguna. Programa hau ez genuenez ezagutzen denboratxo bat egon gara editatzen polito geratzeko, baina pazientzia handiko taldea garenez oso lan ona egiten bukatu dugu! Klasean landutako teoriari adibide bat jarri diogu, Ander irakaslearen adibidea hain zuzen ere. Hemen uzten dizuegu erabilgarri! Zuen proposamen zain gaude!!!

ZERGATIK IZAN NAHI DUGU IRAKASLE? -- TIPULAREN EREDUA

Gaur hirugarren interesguneari eman diogu bukaera! Gaia azaltzeko Mindomo baliabidea erabili dugu mapa kontzeptual bat egiteko, horrekin batera, tipularen eredua azaltzeko bideo bat grabatu eta yootube-ra igo dugu. Hemen klik eginez gure lana ikusi dezakezue: http://www.mindomo.com/mindmap/zergatik-izan-nahi-dugu-irakasle-45b4b366403b4d3181ab040c91022131
Bideoa txikia ikusten denez, youtube-tik jarraian ikusteko aukera uzten dizuegu:
Espero dugu ikasteko proposamen ona izatea! Ez ahaztu komentatzen!!!

lunes, 10 de noviembre de 2014

NOR EDO NOLAKOA IZAN DAITEKE IRAKASLE BAT?

Aupa! Lanaren lehenengo interesguneari erantzuteko prezi bat egitea bururatu zitzaigun bertan beste baliabide mota desberdinak txertatuz, bideoak eta argazkiak adibidez. Hau izan da gure lehen prezia, lehengo momentuan baliabide hau erabiltzea kostatu zitzaigun baina azkenean "trukilloa"hartu eta oso prezi ona egin dugula pentsatzen dugu. Baina hori egia dela ziurtatzeko zuen iritzia behar dugu. Hemen uzten dizuegu prezia, espero dugu zuen gustokoa izatea :) Zalantzak edo hobekuntzak izatekotan komentatu!Gure lanaz gain prezian bideo lagungarri bat jarri non oso ondo azaltzen duen Kohlberg-en garapen morala. Guri ikasitakoa ondo ulertzeko balio zaigu, espero dogu zuentzako ere lagungarria izatea!!

miércoles, 5 de noviembre de 2014

A Lana deituriko lan honen helburua, dugun informazioaz gain informazio gehiago beste iturrietatik bilatzea eta informazio hori lantzeko baliabide teknologiko desberdinak erabiltzea da. Lanari hasiera bat emateko, Symbaloo programaren bitartez orain arte informazioa bilatzeko, lantzeko eta konpartitzeko erabili izan ditugun baliabideak multzoka jarri dirugu eta hauek izan dira emaitzak:

Eider Quintela-ren Symbaloo-a:

Eneko Prieto-ren Symbaloo-a:

Ariane Presa-ren Symbaloo-a: